UGARTEKO FESTAK 2011
Larunbata, 2011 Urria 1
Aurtengo festak ere gainean ditugu. Hemen behean aurkituko duzue egitarau osoa.
Ostiraleko Herri Afarira joan nahi duenak aurrez erosi behar du txartela Ugarteko Goikoetxea-enean. 25 euro balio du eta honako hau izango da menua:
-Urdaiazpikoa
- Mondeju zopak
- Mondejua
- Ardi gixadua
- Gazta eta menbrilloa
- Lazotxoak
- Kafe konpletoa
Telefonoz enkargatu nahi izan ezkero Goikoetxea-eneako telefonoa honako hau da: 943 653317.
Apuntatzeko azken eguna urriak 4 asteartea izango da.
URRIAK 7, OSTIRALA
12:00 Meza Nagusia.
20:00 etan kanpai jotze eta suziriak.
20:00etan Unai Muñoa eta Bixente Gorostidirekin bertso poteoa
21:00 etan HERRI AFARIA.
Ondoren trikitixa OSTOLAZA eta ANDONEGIrekin.
Atsedenaldian TOKA leihaketa.
URRIAK 8, LARUNBATA
11:00 etan gaztetxoen pelota partiduak.
13:00etatik 19:00etara PUZGARRIAK eta OHE ELASTIKOAK.
Arratsaldean zehar Zaldiak ibiliko dira nahi duenak Ugarten zehar ibilalditxoak egiteko.
18:00etan TXOKOLATEA bizkotxoekin Elkarte aurrean
21:00etan ZAHAGI-ARDOA.
22:30 etan Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa
Atsedenaldian “Ikuskizuna”,
URRIAK 9, IGANDEA
11:15 etan Meza Nagusia.
Jarraian TXAKOLIN PROBAKETA eta pìntxoak plazan.
Bazkal aurretik LAJA eta LANDAKANDARENren trikiti saioa.
18:00 etan HERRI KIROLAK:
Harrijasotzailea: URDAIX, URTZI TELLERIA eta HODEI IZETA
Aizkolariak: OIHAN LARRETXEA eta JULEN CAÑAMARES
Ondoren INGURUTXUA.
20:30tan SAGARDO PROBAKETA.
(Sagardo probaketaren bukaeran Akelok Guraso Elkarteak zozketatutako txerriaren zenbaki saritua aterako da)
LAJA eta LANDAKANDAren trikitiarekin festei amaiera emango diegu.
zabaldu |
del.icio.us |





