Ugartek badu bere bloga
Ostirala, 2008 Urtarrila 11Gaurkoan blogari hasiera ematen diot.
Ugartetik izena jarri diot Ugartekoa naizelako, Alegin bizi arren beti Ugartera bueltaka nabilelako, Ugarte maite dudalako eta Ugarteko gauzetaz hitz egin eta berri ematea gustatuko litzaidakeelako. Gainera Ugarteri buruz zer edo zer esan nahi duen edonori eskaini nahi diot nire blogean partehartzea, postak jartzea, iritziak ematea, ideiak, nirekin lankidetzan aritzea… Bestalde beste zenbait gai ere ukitu nahi nituzke, Alegikoak, Euskal Herrikoak, mundukoak, bizitzari edo lanbideari lotutakoak Hau da, edozein gairi buruz idatziko dut.
Alde batetik ilusioz hasten naiz, asmo eta ideia desberdinekin. Kezkatuta ere bai gai hauetan ez naizelako oso iaioa. Tontokaletik-ek animatu ninduen eta berak lagundu dit hasten. Aurrerantzean ere lagundu beharko dit. Hasiberriaren umiltasunez, gutxienez hilean behin zer edo zer kontatzen saiatuko naiz.
Txintxarrisferan ere parte hartzeko asmoz nator. Duela hilabete pare bat nire amak kontatu zidan alegiar talde bat izan zela Ugarten gure etxean afaltzen, mondejuak jaten. Argazkiak atera eta atera aritu zirela. Interneten jarri behar omen zituztela. Orduan ez nekien Txintxarrisfera zer zen ere. Hor topatu nituen gero, interneten saltsan nenbilela, egun hartan ateratako argazkiak eta komentarioak. Ondo pasatu zenutela ematen du behintzat! Ordutik hasi nintzen Txintxarrisferakooi pista jarraitzen.
Txintxarrisfera ez ezik,elbisferarik edo amurraisferarik sortuko balitz, han ere parte hartzeko prest!
Besterik gabe, hemen hasten da Ugartetik-en ibilbidea.
Hona hemen Ugarteren bereizgarritako bat den Ingurutxoaren argazki batzuk. (Iñaxio Amundarainek eta Joxe Zelaiak utzita, Jon Zubeldiak digitalizatuta. Eskerrik asko.)
BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.
zabaldu |
del.icio.us |


