ugartetik

Ugartek badu bere bloga

Ostirala, 2008 Urtarrila 11
Kategoria: Ugarte

Gaurkoan blogari hasiera ematen diot.

Ugartetik izena jarri diot Ugartekoa naizelako, Alegin bizi arren beti Ugartera bueltaka nabilelako, Ugarte maite dudalako eta Ugarteko gauzetaz hitz egin eta berri ematea gustatuko litzaidakeelako. Gainera Ugarteri buruz zer edo zer esan nahi duen edonori eskaini nahi diot nire blogean partehartzea, postak jartzea, iritziak ematea, ideiak, nirekin lankidetzan aritzea… Bestalde beste zenbait gai ere ukitu nahi nituzke, Alegikoak, Euskal Herrikoak, mundukoak, bizitzari edo lanbideari lotutakoak Hau da, edozein gairi buruz idatziko dut.

Alde batetik ilusioz hasten naiz, asmo eta ideia desberdinekin. Kezkatuta ere bai  gai hauetan ez naizelako oso iaioa. Tontokaletik-ek animatu ninduen eta berak lagundu dit hasten. Aurrerantzean ere lagundu beharko dit. Hasiberriaren umiltasunez, gutxienez hilean behin zer edo zer kontatzen saiatuko naiz.

Txintxarrisferan ere parte hartzeko asmoz nator. Duela hilabete pare bat nire amak kontatu zidan alegiar talde bat izan zela Ugarten gure etxean afaltzen, mondejuak jaten. Argazkiak atera eta atera aritu zirela. Interneten jarri behar omen zituztela. Orduan ez nekien Txintxarrisfera zer zen ere. Hor topatu nituen gero, interneten saltsan nenbilela, egun hartan ateratako argazkiak eta komentarioak. Ondo pasatu zenutela ematen du behintzat! Ordutik hasi nintzen Txintxarrisferakooi pista jarraitzen.

Txintxarrisfera ez ezik,elbisferarik edo amurraisferarik sortuko balitz, han ere parte hartzeko prest!

Besterik gabe, hemen hasten da Ugartetik-en ibilbidea.

Hona hemen Ugarteren bereizgarritako bat den Ingurutxoaren argazki batzuk. (Iñaxio Amundarainek eta Joxe Zelaiak utzita, Jon Zubeldiak digitalizatuta. Eskerrik asko.)

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

17 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/01/11/hello-world/trackback/

  1. zorionak amorrai guztiei! Ugartek ere, nola ez bere txokoa izan behar du amaraunean. Zorte on Eider bidai honetan

    Comment by Administrator — January 11, 2008 @ 9:10 pm

  2. Aupa Eider, zorionak!
    Udalik gabeko Herriak bizirik!
    Argazki polittek, oso!
    P.D. Txistulaie ezagune in zait!?

    Comment by bedaio3000 — January 11, 2008 @ 9:11 pm

  3. Ongi etorrie ematekin batea, zorteik hobena deseatzei´zu Musikalegi blogak.

    Comment by Musikalegi — January 11, 2008 @ 9:12 pm

  4. p.d. Estaturik gabeko nazioak ere bizirik.

    Comment by Musikalegi — January 11, 2008 @ 9:14 pm

  5. Eskerrik asko denoi. Blogean begiratu eta “4 erantzun” ikusi dudanean sabelean zirrara sentitu det. Ze ilusioa! Norbait nire bloga begiratzen ibili da! Zuek listoia nahiko goian jarrita daukazue, ea nola konpontzen naizen.
    Berriz e eskerrik asko!

    Comment by Administrator — January 11, 2008 @ 9:40 pm

  6. Aupa Eider eta amuarraiak!! Zazpiastorengaineaneko kideok ere zorionak eman nahi dizkizugu Txintxarrisferara batzeagatik!!

    Segi hola ta eutsi goiei!!!

    Comment by astotarra — January 11, 2008 @ 11:25 pm

  7. Aupa Eider!. Zaila al zen?. Ikusiko dezu jendeak nola jarraituko duen zure bloga. Argazki horiek handiagoan ikusteko aukerik ba aldago? Nire izeba iruditu zait, eta! Animo!

    Comment by Agurne — January 12, 2008 @ 5:26 pm

  8. Kaixo Agurne,
    Eskerrik asko animoengatik. Argazkiak handiagoan ikusi ditzakezu gaineanklikatuz. Nahi baduzu argazkiak CDan ere utziko nizkizuke. Agur

    Comment by Administrator — January 13, 2008 @ 6:03 pm

  9. kaixo denoi!!!
    ZORIONAK!!! izugarri gustatu zait, argazkiak bereziki…..gertu gertutik jarraittuko zaittuet.

    Comment by Ainara — January 14, 2008 @ 1:08 pm

  10. Kaixo Eider!
    Dauneko nere faboritoen zerrendan sartu det UGARTETIK. Animo!!
    Gora Ugarteko mondejugileak!!

    Comment by Olatz — January 15, 2008 @ 9:24 am

  11. Eskerrik asko Olatz. Espero det zuk ere partehartuko dezula, postak idatziz, iritziak edo ideiak emanez… Laister zure familako bati buruzko posta. Zer izango ote da?

    Comment by Eider — January 15, 2008 @ 10:06 am

  12. Kaixo!

    Oso itxura politte eman diozu blogari, zorionak.

    Oain amak kontatu gabe ere hemendik izango deu Ugarteko berri.

    Aal ba, ondo segi ta segi gogotsu txoko elektroniko honi bizitasuna ematen.

    aio!

    Unai

    Comment by Unai — January 15, 2008 @ 2:41 pm

  13. Kaixo Unai eta eskerrik asko animoengatik.
    Blogari itxura ematen Iñigo Balerdik lagundu dit. Ikus ezazue bere bloga, tontokaletik.blogsome.com. Oso ondo dago.
    Eta Unai, animatu zu ere blogean parte hartzera! Proposamenak, iritziak…

    Comment by Administrator — January 15, 2008 @ 7:26 pm

  14. Gabon, Eider, ta bejondeizula!

    Aurretik beste batek aittortu dizun bezela, nik’e bai, nik’e ne faboritotan jarri zattut. Argazkik-eta baldin badet, eon lasai, bialdukoizkizut eta.

    Portzierto, ze estilotako kontuk kontatzeko asmoa dezu? Emozion-eta ingurun aitzeko asmoik ba al dezu? Beno, zure asmon berri zuk dakizu, baño nik blog honi nolabatteko hasiera emozionala emateko, Joxanton Artzen olerki hauxe bialdu nahi izan dizut. Ea gustoko dezun!

    Inportanteena nork
    bere burua ezagutzea
    eta onartzea da.
    Non zauden
    eta hor zertarako zauden
    jakitea,
    muga horiek ezagutzea.
    Eta gero, ahalik eta
    zoriontsuena bizitzen
    saiatzea!
    Eta ahalik eta min
    gutxiena eragitea
    inguruan.

    J.A. Artze “Hartzut”

    Aurki arte, hezitzalle! A, ta ez ahaztu: POZIK BIZI; EO, GUTXIN-GUTXIÑEZ, HORTAN SAIATU!

    Latuko Aritz.

    Comment by Aritz — January 15, 2008 @ 8:00 pm

  15. http://tontokaletik.blogsome.com/

    Comment by Administrator — January 15, 2008 @ 9:37 pm

  16. Aupa Latuko Aritz,

    A ze poza zure erantzuna jasotzean!

    Zure galderai erantzunez edozein estilotako gauzek kontatuko “ditugu”, ez nik bakarrik, nahi duen guztik. Gusutura hartuko ditteu bidali dezuna bezelako olerkik.

    Ah! eta ea Amezketan sortu dezuen Irakurketa taldeari buruzko kontuk kontazen dizkiguzun. Edo Amezketako beste edozein berri.

    Ondo izan!

    Comment by Administrator — January 18, 2008 @ 11:48 pm

  17. Kaixo denoi!!!

    Bixtadizo bat bota nahi izanez gero:

    http://www.ahtgelditu.org/?Hizk=eu

    Larunbatarte!

    ainara

    Comment by Ainara — January 23, 2008 @ 8:28 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft