INAUTERIAK
Igandea, 2008 Otsaila 3TALAI DANTZA
Urtero bezala Amezketako Talai Dantzariak egin dute beraien saioa. Gogor eusten diote aspaldiko usadioari. Inauterietako igandean eta astelehenean ateratzen dira, etxez etxe eta baserriz baserri herri osoa zeharkatuz.
Igande goizean goizeko 9:00etarako Ugarten zeuden dantzariak, bertatik hasten baitira. Gaurkoan han zeuden Aritz, Irati, Joseba, Jokin, Xuban, Ainhoa soinu jotzailea…Beraiek eraman dute Ugartera inauteri kutsua. Aurtengoan ikusi ez dudan arren, badira dantza honetan ibilitako zenbait ugartear ere.
Pozgarria da Talai dantzarien makila hotsa entzutea! Badu zerbait berezia doinu horrek. Goiz goizetik gogotsu hasten dira gazte hauek! “Afizionatuak gara, ez da ezer apartekorik behar, gogoa eta erritmo pixka batekin nahikoa da” esan du Aritz Larreta dantzariak. Bistan da hauei ez zaiela ez gogorik eta ez erritmorik falta. Beharrezkoak izaten dituzte dantza saio luze horri aurre egiteko.
Bejondeizuela!
BubbleShare: Share photos - eco-friendly toys
UGARTEARRAK TOLOSAN
Zenbait ugartear Tolosako inauterietan murgilduta ibili dira. Hona hemen batzuk:
BubbleShare: Share photos -
zabaldu |
del.icio.us |


