ugartetik

UGARTEKO ARGAZKIAK

Osteguna, 2008 Otsaila 7
Kategoria: Ugarte

Hona hemen gure Ugarteren argazki batzuk.

Egunero bertan gabiltzanok ere gustura ikusten ditugu argazki hauek, ez bait gaude ohituta ikuspegi horretatik Ugarte ikusten.

Bestalde, blog hau irakurri eta Ugarte nolako den ez dakitenentzat ere aproposa izan daiteke argazki bilduma hau. Ikus itzazue argazki hauek eta nahi duzuenean bertaratu Ugartera.

PATXI RENOBALESek utzitako argazkiak dira. Ezagutzen duzuenetako batzuk Alegiako dela usteko duzuen arren bera jaiotzez ugartearra da. Ugarten jaio eta bizitu zen 11 urte izan arte, laugarren argazkian ikusten den etxe horren goi goiko pisuan. Alegian bizi arren ugartearra ere sentitzen dela dio berak. Argazkigintzarako bere zaletasuna dela eta Ugarteko argazki asko ditu. Sarritan erabaili izan ditugu bere argazkiak Ugarteko jaietako egitarauan jartzeko, baita gure etxeetako hormak apaintzeko ere! Hemendik aurrera blog honetan ere izango dute lekua bere argazkiek. Eskerrik asko Patxi!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft