ugartetik

MARTXOAK 8, EMAKUMEON NAZIOARTEKO EGUNA

Larunbata, 2008 Martxoa 8
Kategoria: Ugarte

Gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, urteko gainontzeko 365 egunetan bezalaxe, herritar orok dituen eskubide eta aukera berdinak izatea nahi dugu . Urteko egun esanguratsu honetan, emakumeok gure eskubideen defentsari eusten diogu.

Oraindik, sexuaren araberako banaketak bizirik jarraitzen du gure herrian, eta ezberdintasun hau bizitzaren arlo ezberdinetan ematen da; lantokietan , hezkuntzan, osasunean etab. luze batean.

Emakumeon kontrako indarkeriak sexuen arteko harreman hierarkikoak bizirik dirautela adierazten digute. Aurten ere eraildako emakumeen kopuruak asko larritzen gaitu. Euskal Herriko lurraldeetan finkatutako gobernuak eta alderdi politikoetako ordezkariak ahoa bete hitz irteten zaizkigu oholtza gainera emakume eta gizonen eskubide berdintasuna aldarrikatzera. Noiz ikusiko dugu instituzioetatik hitzetik ekintzetarako pausua?

Testuinguru honetan askotariko ekimenak antolatzen dira gaurko egunerako: manifestapenak ( debekatuak izan direnak ), hitzaldiak, iritzi artikuluak , erakusketak, bazkari-afariak… Ugarten esaterako badira 15 bat urte emakumeen arteko bazkari edo afari egiten dela. Ondoren batzuk karta jokoan aritzen dira eta besteak tertulian. 20 edo 30 emakume artean bildu izan dira. Aurtengoan 20 bildu gara, gazteenak 29urte eta nagusienak 80tik gora. Ugartearrak, kanpotik Ugartera etorritakoak, Ugartetik kanpora joandakoak… biltzen gara. Geuk prestatu, geuk jan, geuk garbitu eta geuk disfrutatu! Argazkietako aurpegietara begiratu besterik ez dago zein ondo pasatzen den ikusteko. Hauetako emakume batzuk beraien bizitzan zehar ez zuten honelako emakume bazkari askorik egingo. Inoiz ez da berandu izaten eta ea urte askoan jarraitzen dugun!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzun 1 »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/03/08/martxoak-8-emakumeon-nazioarteko-eguna/trackback/

  1. Batzuk aurreko mantalarekin al daude? Ea hurrengo urtean hori konpontzen duzuten!Beste batzuk jarri lanean!. Aupa zuek!!!

    Comment by Agurne — March 14, 2008 @ 6:35 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft