ugartetik

PILOTA JOKOA. Kuan tin tuan…

Asteazkena, 2008 Martxoa 19
Kategoria: Jolasak

Duela gutxi Txarlik post batean aspaldiko jolasei buruz idatzi zuen. Jolas hauek errekuperatzea, geure seme alabei erakustea, bilduma bat egitea… proposatzen zuen.

Bada hauetako jolas bat nire gurasoek nire semeari egiten diotena. Kantuaz lagundurik egiten den pilota jokoa da, bakarka egitekoa. Kantuak dirauen bitartean pilotarekin boteak egin behar dira doinuaren erritmoan eta kantua amaitzean pilota eskuan hartu.

Beraien ume denboran gomazko pilota mazizoekin aritzen omen ziren, bote bizia egiten zuen pilota komeni izaten omen zen. Batez ere neskek egiten omen zuten. Eskola orduetako jolas garaietan eta baserriko lanetik libre izaten zituzten une urrietan aritzen omen ziren jotake. Izan ere jolas egitea denbora alferrik galtzea zela iruditzen omen zitzaien helduei, horregatik helduak siestan zeudenean edo igandetan egiten omen zuten jolas. Kartetan ere aritzen omen ziren ezkutuan eta kartak borda mandioko pareta zuloan gordetzen omen zituzten, inork ez jakiteko jolasean aritzen zirenik. Hau aldaketa ordutik hona! Sinestea ere kosta egiten da.

Ez da erraza kantuaren letra transkribitzea, ulertu ezinezko hitzak baitira. Esaterako nire aitak eta amak ez dute guztiz berdin abesten, nire amak eta bere ahizpak ordea bai. Auskalo nolakoa izango zen jatorrizko kantua. 1985ean Joseba Intxaustiren zuzendaritzapena argitaratutako EUSKAL HERRIA lan entziklopedikoan, jolas eta jokoei buruzko atalean, jolas hau deskribatzen da. Durangon jasotakoa dela jartzen du. Bertan ageri den kantuaren letrak baditu antzekotasunak baina desberdina da, baliteke jatorri berekoak izatea. Hona hemen gutxi gora behera gure etxean kantatzen dutena:

Kuan tin tu uan
a le li for
fai xi an
a le li se me ne en
a le li tengo
a le li for
maun

Ondorengo bideoetan nire ama eta bere ahizpa, Nekane eta Klarita Goikoetxea, ageri dira hurrenez hurren. Ez zaie ahaztu jolasa, oraindik ere badute trebetasuna.

Gustatuko litzaidake pilota jolas honi buruzko informazio gehiago izatea, beste inork ezagutzen ote duen, berdin abesten ote duten…



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

7 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/03/19/pilota-jokoa-kuan-tin-tuan/trackback/

  1. Earra Eider, ez nuen ezautzen ta ikiarri gustatu zait, apuntauta!
    Nik inglesezko zenbakien tankera artzen diet…
    uan (one)
    li for fai zi (three, four, five, six)
    se me ne en (seven)
    tengo (ten)
    akaso baten bat ameriketan artzai egon ta…auskalo.
    Zorionak!

    Comment by bedaio3000 — March 19, 2008 @ 1:31 am

  2. Pozten naiz zure gustokoa izateaz Txarli, zuk eman zenian idea. Ta audioa grabagailuik ez dauktenez bideoz grabatu nun.
    Ba bai, guk e komentatu izan deu ingeleseko zenbakina. Gustatuko litzaiteke jakitea! Postean aipatzen nun Durangon jasotako antzeko jolas bat, honako letra hau agertzen da liburu hortan:

    Montxu la damasei
    le popele polelu
    semea patamaise,
    fos fa.

    Montxu, frioleri fos fai
    sisoleri, semene
    ainoleri ainoleri
    montxu tribol.

    Bestalde nik dakitela 60-65 urte ingurukok behintzat ezautzen due Ugarten, 80 urteko beste emakume ugartear bati abestu genion eta ez zun ezautzen. Bedaiotarrek ezautzen al due?

    Comment by Administrator — March 19, 2008 @ 7:58 pm

  3. Galdezka aritu naiz ta ezaune iten tzaie, baño letran arrastoik e ez, pillotakin boteka kantatzen zutela bai baño, zer kantazten zuten ez tie goatzen.
    Altxorra kutxatik atea zu, zorionak.

    Comment by bedaio3000 — March 22, 2008 @ 12:13 am

  4. eider, ikusten det bideoekin ere animatu zarela. ez dago zu bezalako ikaslerik. Chipionatik (cadiz), fino mantzanilla bat hartzen ari naizen honetan, txintxarrisferaren aurrera pausoak ikusteko parada izan det.

    Comment by ibusg — March 22, 2008 @ 4:01 pm

  5. Aupa Iñigo,
    ze inbidie, Kadizen! Hemen ez dago mugimendu askorik, ez Alegin eta Txintxarrisferan ere (Txarli salbu), uste det gehienok oporretan zabiltzatela.
    Zuentzat erraza izan arren neronek grabatuta bideo bat jartzea neretzat lorpen bat izan da. Ateak irekitzen dizkit beste gauza batzuetarako .
    Ta Txarlik hasi duen jolasen asuntoa hau ere gustatu zait, baditut beste 4 edo 5 pixkanaka jartzen joateko. Etxekoak ere pozik, berriro beraien ume garaiko jolasak egiten eta gogoratzen. Denok gustora.

    Ba disfrutatu oporretan zaudetenok. Ondo ibili eta laister arte!

    Comment by Administrator — March 22, 2008 @ 6:13 pm

  6. Oso politte, Ugarteko Eider!

    Jo, ta ama ta Klarita’re animatu zaizkizu! Earra!

    Ba, ezta plan txarra, ez; gue guraso ta atton-amonan umetako jolasak biltzea. Segi holaxe!

    Latuko Aritz

    Comment by Aritz — March 25, 2008 @ 8:16 pm

  7. Kaixo!

    Oaingon e beste behingoz harrittuta utzi nazo holako erreportai bereziakin.

    Laixter irakurri ahal izango deu Hitzan arto irinai edo joku honi buruz egindakoaren kopiaren bat, jeje. Gaurko egunez osaba Mikeli buruz datorren erreportaia hemengoan igual iguala da!

    ala ondo segi!

    Comment by unai — March 29, 2008 @ 1:50 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft