SAGARDOTEGIRA!
Asteartea, 2008 Martxoa 25Badira ia 4 urte paseak 1.go aldiz sagardotegira joan ginela Ugartetik autobusean, 2004ean izan zen. Ondo atera zen eta ordutik urtero errepikatzen da, urtez urte Ugarteko elkartean batzordean egotea tokatzen zaienek antolatzen dute. 1.go urtean ateratako da argazkia. Mundiala izan zen!

Aurten ere badator eguna, jada jaso dugu gonbidapena gure etxeetan. Esan bezala Ugarteko Elkartetik antolatzen da baina irekia izaten da, autobusean elkartzen gara ugarten bizi direnak, kanpora joandakoak, kanpotik etorritakoak, lagunak, familiartekoak, elkarteko bazkideak eta ez bazkideak…
Hona hemen jaso dugun gonbidapena:
Urteroko ohiturari jarraituz aurten ere Astigarragako Petritegi sagardotegira bazkaltzera joateko autobusa antolatu da.
EGUNA: APIRILAK 12 larunbata
ORDUA: 12:30 etan Ugarteko plazan.
PREZIOA: Helduek 32.-€
Umeek 24.-€ (14 urtetik beherakoak)
(Prezio honetan bai bazkaria eta bai autobusa sartuta daude, kafea norbere kontura).
Beraz joateko asmoa duzuenok aurrez txartela erosi Goikoetxea-enean.Txartelak erosteko azken eguna apirilak 6 igandea izango da.
Ahal duzuen guztiok animatzea gustatuko litzaiguke denon artean egun eder bat igarotzeko.
Besterik gabe,
Ugarteko Elkarteko Batzordea
Ba egina geratzen da gonbidapena!
Hona hemen aurreko urte bateko argazki batzuk:
Ta girotzen joateko…
zabaldu |
del.icio.us |


