ugartetik

ARRE ARRE MANDAKO

Igandea, 2008 Apirila 6
Kategoria: Jolasak

Gaurkoan nahiko ezaguna den jolas bati buruzko aipamena bilduma osatzen joateko.

Izenburua: ARRE ARRE MANDAKO
Jolas mota: Haur txikiekin egiteko mugimendu jolasa
Partehartzaileak: Heldu bat eta ume bat
Materiala: Ezer ez
Nola jolastu: Gure inguruan bi modutara egin izan da.
- 1.go era: Helduak haurra magalean (izterren gainean) hartzen du biak elkarri begira daudela. Kantaren erritmoan hankak mugitzen ditu gora eta behera. Bukatzean, haurraren izena esatean (Unaxentzako!) izterrak zabaltzen dira eta umea erortzeko keinua egiten da (bideoan )
-2. era: Helduak bi hankak tolestuta jarri eta gaineko hankaren oinean umea eseriz ere egiten da ( argazkian)
Abestia edo esamoldea:
Arre-arre mandako,
bihar Tolosarako,
etzi Iruñerako.
Handik zer ekarriko?
Zapata eta gerriko.
Haiek zeinentzako?
Unaxentzako!.

Bideo grabaketa:
Hona hemen Leire eta Unax “arre arre mandako”ka Ugarten

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/04/06/arre-arre-mandako/trackback/

  1. Haur txiki txikiei kantatzeko gure amak eta, hau erabiltzen zuten: esku bati eraginez eta gero biei. ” eragi iozu eskutxoari behin bata eta gero besteari eskutxo txiki polit hori.” Oso jolas polittek, gure haurtzaroa gogoratzen digute.
    Aurrea Eider.

    Comment by Agurne — April 7, 2008 @ 10:55 am

  2. Aizu Agurne, ba polita izango zen zure ama edo izeben bat hori egiten grabatzea.

    Comment by Administrator — April 7, 2008 @ 9:01 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft