KUKURRUKU! ZER DIOZU?
Igandea, 2008 Apirila 27
Hona hemen Euskal Herriko toki askotan ezaguna izan den jolas bat, osatzen ari naizen bilduman laugarrena izango dena. Nik Ugarten entzun eta ikusi izan dudan bezala azalduko dut.
IZENBURUA: KUKURRUKU
Jolas mota: Hizkuntza jolasa.
Partehartzaileak: Heldu bat eta ume bat (edo gehiago)
Materiala: Ezer ez
Nola jolastu: Hizkuntza jolas hau galdera eta erantzunek osatzen dute. Helduak haurra magalean hartzen du eta bien artean errezitatzen dute abesti edo aho korapiloa. Hasiera batean helduak galdetu eta erantzungo du baina haurra ikasten doan heinean erantzunak honek emango ditu. Azken erantzuna bien edo inguruan dauden guztien artean esaten da.
Abestia edo esaera:
Kukurruku!
Zer diozu? Buruan min.
Zeinek egin? Xaguxarrak.
Nun da? Sasian.
Zertan? Txotxak biltzen.
Txotxak zertako?Ude berotzeko.
Ude zertako?Orrea itteko.
Orrea zertako?Oiloai emateko.
Oiloa zertako? Arrautze itteko.
Arrautze zertako? Apaizai emateko.
Apaiza zertako? Gu ta mundu guztie salbatzeko!
Aldaera: Hasieran esan bezala Euskal Herriko toki desberdinetan da ezaguna jolas hau, hala nola, Saran, Andoainen, Santa Engrazin, Gartzainen, Oñatin… Ez da toki guztietan berdin berdina, lekuan lekuko euskalkia, hitz nahiz esamoldeak erabiltzen dira. Zenbait ahapaldi erabat desberdinak ere topa daitezke. Hala irakur dezakegu Urtxintxa ren Euskal Jolasen Bilduma lan bikainean.
Horrez gain Urtxintxak abesti honekin soka saltoan aritzeko jolasa proposatzen du.
Bideo grabaketa:
Oier eta attona Iñaxio KUKURRUKU jolasean.
zabaldu |
del.icio.us |



Ikiarri politte dao, bai explikazioak eta batez ere bideoa. Atentzioa deitzen duna baina batez ere gordetzekoa izango da jolas egiteko behar den materiala EZER EZ izatea. Hainbeste traste eta teknologi behar degunean edozertako… Hala ere ez dakit erabat zuzena dan hoi. Jolas komunikazio ekintza horretarako beharrezko die hor azaltzen dien bi pertsonak, tartekari egingo duen hizkuntza bat eta elkarrekin jolas egiteko GOGOA. Pentsa, hor aipatutakotik zenbat gauz inportante zaindu behar ditteun.
Goatu naiz antzeko jolasaren beste estribilloa. Ezagune izango da baño… ahaztutzekoa ez.
Ebie, ebie
Etxarrako txerrie
ohian azpin zein dago
aingeru buru txurie!!
Txerri gehio ere izango die baño guk Etxarrakokin ikasi gendun.
Felix
Comment by felix — May 7, 2008 @ 1:54 pm
Arrazoia daukezu materialei buruz esandakokin, nik justu hoi azpimarratu nahi nun “EZER EZ” jarrita, tresnarik edo ezer materialik ez dela behar jolas egin ahal izateko. Hala ere hemendik aurrera kontutan izango det, batez ere “JOLAS egiteko GOGOA”-rena, politte da.
Ta Etxarrako txerriena ez nun inoiz entzun, norbaiti grabatzeko modukoa da. Ugarten kontatu dizkidatenekin nik nahiko lan badet momentuz. Igual aurrerago, edo beste norbait animatuko balitz…
Comment by Administrator — May 9, 2008 @ 12:09 pm