ugartetik

BETIZUA JAN DUGU

Larunbata, 2008 Ekaina 28
Kategoria: Ugarte

Iritsi da eguna eta jan dugu BETIZUA. Ugarteko frontoian 95 pertsona bildu gara eta 14:00 puntuan hasi da bazkaria. Menua aurrez esan bezala: txorizoa , betizua ensaladarekin, gazta menbriloarekin eta lazotxoak. Guztietatik nahi adina zegoen, behin eta berriz errepikatzeko moduan. Bukatzeko kafea eta kopa.

Aipamen berezia merezi du Joseba Zubeldia betizu erretzaile ugartearrak, lehenengo aldia zuen eta primerakoa atera da haragia. Dena bukatu da eta hori da ona zegoenaren frogarik garbiena. Berak aurrez prestatu eta egin ditu beharrezko tramankulu guztiak. Ostiraletik larunbaterako gauerdian hasi ziren betizu erreketa prestatzen Xabier eta Joseba, goizaldeko 3:00retan jarri omen zuten sutan eta gau guztian egon da Joseba betizuari bueltak eman noizean behin, begiratu, zaindu… Lan bikaina.

Bazkariaren ondoren Jose Otamendik ere bota ditu bertso batzuk, trikitixa eta dantzaririk ere ez da falta izan. Bildutako jendea oso gustura egon da, begiratu bestela ondorengo argazkiei:

HURRENGO URTEAN BERRIRO!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

BETIZU JATEA

Ostirala, 2008 Ekaina 20
Kategoria: Ugarte


Jada ohitura bihurtu da Ugarten ekainean egin ohi den BETIZU JATEA. Aurtengoaren antolaketa ere martxan da eta egina dago gonbitea parte hartu nahi duten guztientzat, ugartearrentzat nahiz inguruko edo kanpokoentzat. Urtez urte Ugarteko elkarteko Batzordea arduratzen da antolaketaz.

Aurreko aldietan bazkarira etorritako guztiek badakizue zein giro polita egoten den eta ez dakizuenok gonbidatuta zaudete ezagutzera. Pena merezi du, Lagunarteko giro bikaina, jateko onak, trikitixa eta bertsoak… eta egunearen arabera sortu daitekeen edozer!
Gainera aurten bada berrikuntza bat, oraindainokoan kanpotik etorri izan dira betizu erretzera baina aurten bertako batzuk, ugartear batzuk, erreko dute betizua. Primeran!

Eguna: EKAINAK 28, LARUNBATA
Ordua: EGUERDIKO 14:00etan
Lekua: UGARTEKO FRONTOIA
Prezioa: 27 € helduak
12 € umeak

Bazkarirako txartelak: aurrez erosi behar dira GOIKOETXEA-enean, txartela erosteko azken eguna ekainak 22 igandea izango da.

Honako hauek aurreko urte bateko argazkiak dira:
<

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

KUKU MIKU ANDA MIKU

Osteguna, 2008 Ekaina 5
Kategoria: Ugarte, Jolasak


Jolas bildumarekin jarraitzen dut.
Gustura ari naiz bilketa lan hau egiten eta topatu berri dudan On Jose Migel Barandiaranen esaldi bat gogoratu nahi nuke: ” Frogatu da ume jolasetako askotan pilpilka dagoela iraganeko belaunaldien izpiritua, eta agerian geratzen direla sinismen zaharren aztarnak eta desagertutako gurtzeen oroimenak”.
Hara hemen beste zozketa jolas bat, nire gurasoengandik jasoa:
IZENBURUA: KUKU MIKU
Jolas mota: zozketa egiteko, bi taldetan banatzeko.
Nola jolastu: bi talde behar diren jolas batean, jolasean hasi aurretik, taldeak egiteko erabiltzen den formula da. Parte hartu behar duten guztiak borobilean jartzen dira eta batek esaera errezitatzean du, hitza bakoitzean behatzarekin pertsona bat seinalatuz. “Ladron” guztiak alde batera, “ministron” guztiak beste aldera, bi talde eginak geratzen dira. Jolasaren arabera”ladron” edo “ministron” tokatu jolasean paper desberdina izango daiteke. “Ona”ren edo “gaiztoaren”ren papera hartu behan izan ezekro, “ladron” taldekoak gaiztoak izaten ziren eta”ministron” taldekoak onak.
Abestia edo esamoldea:
Kuku miku anda miku
txantxanperro kastellano
plon plon
ikusi det erbie
bota diot harrie
atera diot begie
lau intxaurren erdie
bosgarrena putz
ladron minsitron
ladron ministron
ladron ministron

Aldaerak: Juan Garmendia Larrañagaren “ume jolasak” liburuan jasota dagoenez Lizartzan poteketan jolasteko “betetzailea” zein izango zen jakiteko egiten omen zuten zozketa jolas hau. Dirudienez han ez zuten bi talde egiteko erabiltzen, pertsona bat aukeratzeko baizik.
Eider Zubillagak kontatu didanez Bedaion ere egiten edo esaten zuten antzeko zerbait, hala kontatu omen dio bere amona Joakinak. Iñigok ere komentatu zidan beraiek ere erabiltzen zutela txikitan.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft