KUKU MIKU ANDA MIKU
Osteguna, 2008 Ekaina 5
Jolas bildumarekin jarraitzen dut.
Gustura ari naiz bilketa lan hau egiten eta topatu berri dudan On Jose Migel Barandiaranen esaldi bat gogoratu nahi nuke: ” Frogatu da ume jolasetako askotan pilpilka dagoela iraganeko belaunaldien izpiritua, eta agerian geratzen direla sinismen zaharren aztarnak eta desagertutako gurtzeen oroimenak”.
Hara hemen beste zozketa jolas bat, nire gurasoengandik jasoa:
IZENBURUA: KUKU MIKU
Jolas mota: zozketa egiteko, bi taldetan banatzeko.
Nola jolastu: bi talde behar diren jolas batean, jolasean hasi aurretik, taldeak egiteko erabiltzen den formula da. Parte hartu behar duten guztiak borobilean jartzen dira eta batek esaera errezitatzean du, hitza bakoitzean behatzarekin pertsona bat seinalatuz. “Ladron” guztiak alde batera, “ministron” guztiak beste aldera, bi talde eginak geratzen dira. Jolasaren arabera”ladron” edo “ministron” tokatu jolasean paper desberdina izango daiteke. “Ona”ren edo “gaiztoaren”ren papera hartu behan izan ezekro, “ladron” taldekoak gaiztoak izaten ziren eta”ministron” taldekoak onak.
Abestia edo esamoldea:
Kuku miku anda miku
txantxanperro kastellano
plon plon
ikusi det erbie
bota diot harrie
atera diot begie
lau intxaurren erdie
bosgarrena putz
ladron minsitron
ladron ministron
ladron ministron
…
Aldaerak: Juan Garmendia Larrañagaren “ume jolasak” liburuan jasota dagoenez Lizartzan poteketan jolasteko “betetzailea” zein izango zen jakiteko egiten omen zuten zozketa jolas hau. Dirudienez han ez zuten bi talde egiteko erabiltzen, pertsona bat aukeratzeko baizik.
Eider Zubillagak kontatu didanez Bedaion ere egiten edo esaten zuten antzeko zerbait, hala kontatu omen dio bere amona Joakinak. Iñigok ere komentatu zidan beraiek ere erabiltzen zutela txikitan.
zabaldu |
del.icio.us |



Gure attei ta amai re aitu diet, zeinek ‘betetze’ zun jakiteko. Ta erantzunekin batea galdera: Zuek nola esate zenuen? Zeinek bete behar du? eo, zein geatze da? eo zein da?eo…
Comment by katuzarra — June 6, 2008 @ 3:17 pm
boomp3.com
Hau Eñauten bertsioa da. Bedaion jasoa.
Comment by bedaio3000 — June 6, 2008 @ 7:07 pm
Guk beti norbait aukeratzeko erabili izandu deu; ez det ezautzen bi talde egite hori. Hala ere guk abesti hoi pixkat moztuta ezautze deu:
kuku miku anda miku
txan txan perro kastellano
plon plon ikusi det erbie
lau intxaurren erdie
bosgarrena putz
ladron ministron
Comment by Eider Z — August 5, 2008 @ 9:41 pm