ugartetik

TXALO TXALO TXIN

Asteartea, 2008 Uztaila 29
Kategoria: Ugarte, Jolasak

Gaurkoan dakardan esku jolas hau ere nahiko ezaguna eta aldaera asko dituena da, toki ezberdinetan lekuan lekuko moduan egin izan dena alegia. Nik etxean entzun izan dudan moduan azalduko dut.

Honen harira, jolasen gai honekin hasi nintzenetik buruan dabilkidan gaia aipatu nahi nuke, jolasen UNIBERTSALTASUNArena hain zuzen ere. Bada jolas hauek geureak bakarrik kontsideratzeko joera bat. Zilegi da geureak sentitzea, gure tradizio kulturalean erabat txertaturik baitaude. Hala ere, pixka bat beste kultura eta zibilizaizoetara begiratzen badugu guztietan antzeko jolasak topa daitezke, aldaera edo esanahi desberdinekin. Hona hemen adibide batzuk:
- Taba (tortoloxa) jolasa: antzinako Grezian ere egiten omen zen eta helduen jokoa omen zen, erromatarren garaian ere ezaguna zen, baita laponian edo Groenlandian ere (foken hegatsetako hezurrekin).
- Kanika jolasak:, antzinako Egipton jada egiten omen ziren kanika jolasak.

- Sokazko irudiak: argazkian ikusten diren bezalako irudiak egitearena ere oso oso antzinakoa eta zabaldua omen da. Ehiztariak ziren tribuetan jada egiten omen zen, ez ume jolas moduan ordea. Etnografoentzat enigma bat izan omen da Zelanda Berriko maorien artean, Artikoko inuiten artean, ipar Amerikako edo afrikako tribuetan sokazko irudi berdinak egin izana. Bitxia da.
- Antzeko egoerak ematen dira ziba, harrapaketak, esku joalasak… eta beste hainbat jolasekin. Gainera jolasak abesti edo esaera duen kasuetan aldaera ugari ematen dira, are gehiago ahoz ahoko tradizioan. Txalo jolas honek ere auskalo zenbat bertsio dituen.

Guzti hau esan ondoren hona hemen aukeratutako jolasari buruzko xehetasunak, Ugarten egin izan dugun moduan:
IZENBURUA: TXALO TXALO TXIN
Jolas mota: Esku jolasa
Jokalariak: Heldu bat eta haur txiki bat
Materiala: Ezer materialik ez, jolaserako gogoa.
Nola jolastu: helduak haurraren bi eskuak hartzen ditu eta abestitxoaren erritmoa jarraituz txaloak jotzen laguntzen dio. Bukaeran eskuak haurraren aurpegira eramaten dira.
Abestia edo esaera:
Txalo txalo txin
hator etxera amatxin
taloa bere ederrean
bere aulkitxo nabarrean
pustatxoaaaa, purratxoaaa
Oierren bixarrean!

Aldaerak: hasieran esan bezala jolasa ezaguna da eta antzeko abesti ugari daude, horietako askok jatorri bera izango dutelarik ziurrenik. Bedaion bertan, Belarmugan , beste modu batera esaten dute; Nekane Eizagirrek dioenez Azpeitin ere bada beste modu bat; sarean ere topatu dut antzekorik… Ea nor animatzen zareten post honen erantzunetan zuek ezagutzen duzuena idaztera!

Bideo grabaketa:
Oier eta izeba Agurtzane.

Bibliografia: “Euskal Herria. Historia eta Gizartea” JOSEBA INTXAUSTI

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/07/29/txalo-txalo-txin/trackback/

  1. nere amak (villabonako legarreta auzokoak) horrela kantatzen du:

    txalo txalo txin
    hator etxera matxin
    talua ziok adarrian
    katua mixpira gaiñian
    txirribirintxo txirribirintxo
    iñigoren bixarrian

    gaur bertan galdetuko diot amari ea nik idatzitakoa zuzena dan ala ez. nik idatzitakoa gogoratzen dudana da.

    Comment by ibusg — July 29, 2008 @ 2:55 pm

  2. Nere amonak (Bedaiokok) holaxe kantatzen du:

    Taloa txin txin txin
    hator etxera mattin
    taloa zeru kabarrian
    bere aulkitxo nabarrian
    tallarian gora behera
    beste lau umiakin
    bosgarrena negarrez
    aitak txitxirik eman ez
    amak opilik egin ez
    hargatik dau gu Eider
    negarrez.

    Comment by Eider Z — August 5, 2008 @ 9:31 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft