ugartetik

BADATOZ UGARTEKO FESTAK!

Osteguna, 2008 Iraila 18
Kategoria: Ugarteko festak

Badatoz ugarteko festak. Aurten urriak 3,4 eta 5 ean ospatuko dira, urriko lehen asteburua.

Urtero irailaren hasieran hasten dira dira asteazkeneroko bilerak , prestaketak… Bilera horietan 15 lagunetik gora biltzen gara, dei irekia egiten da eta nahi duena azaltzen da. 100 biztaletara iristen ez den herritxoarentzat ez da proportzio txarra.

Berehalakoan izango da prest egitaraua, azken ukituak bakarrik falta dira. Urtero errepikatzen dira ekitaldi gehienak: zahagi ardoa, trikitixa, herri afaria, puzgarriak, zaldi ibilaldiak, Mus txapelketa, hamaiketakoa, ingurutxua, herri kirolak, sagardo probaketa…

Berrikuntzak ere izaten dira. Larunbat gauean ikuskizun bitxi bat izan ohi da azken urteotan, urtero berria. Iaz adibidez modeloak ikusi ahal izan genituen elizako zimitoritik frontoiraino desfilatzen. Aurten ere badabiltza prestatzen baina sekretua izaten da, sorpresa. Berrikuntzen artean aurten Herri Afarian bertsolari gazteak izango ditugu: Aitzol Barandiaran eta Nahikari Gabilondo. Horiek egitarauan azalduko direnak, ziur bait gaude bertsolari gehiago entzun ahal izango ditugula afalondoan. Beraz gonbidapena luzatuta geratzen da bertsozale guztientzat!

Honako argazki hauek dira prestakuntzak hasi direnaren testigantza.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzunak »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/09/18/badatoz-ugarteko-festak/trackback/

Oraindik erantzunik gabe.

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft