ugartetik

FESTETAKO AURRENEKO EGUNA

Larunbata, 2008 Urria 4
Kategoria: Ugarteko festak

Atzo hasi ziren festak suziri eta kanpai jotzearekin.

Frontoian afaltzen ia ehun pertsona bildu ziren . Ardikiarekin batera hotza galanta! Galdetu bestela bertan egon zirenei. Bertsolariek ere berehala aipatu zuten hotzarena, gainera hotzari eusteko mantatxo batekin egon ziren bertsolari neskak. Afalondoko bertsoekin jarraituz Aitzolek Ugarte eta Amezketa nahastu zizkigun. Dudatan geratu ginen batzuk, ez zekien ugartearren berri eta zirikatzen ibili ote zitzaigun?

Afalondoan trikitixa jo ta fuego. A ze dantza saioak egin zituzten batzuk, gelditu gabe! Atsedenaldian, 1:00 aldera Toka lehiaketa egin zen. 25 lagunak parte hartu zuten eta Nereak irabazi zuen, Maiderrekin desenpatea jokatu ondoren. Zorionak berarentzat!

Beheko argazki hauetan ikusi daiteke atzoko egunak eman zuena:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft