PAUSO BAT HARATAGO. NI ERE BANOA!
Larunbata, 2008 Azaroa 29Begi bistakoa da euskararen egoera nahiko osasuntsua dela bizi garen ingurunean . Ez da hori ordea Euskal Herri osoko egoera.
Hainbat eta hainbat ekimen eta proiektu egiten dira euskararen alde ( Korrika …) eta oraingoan KONTSEILUAren eskutik datorkigu proposamena:
Kontseiluaren 10. urteurrena dela eta ekitaldia antolatu dute abenduaren 13rako BEC-en. Urteurrena ospatu eta bide batez atzera eta aurrera begiratzeko balioko omen du. Lema ere “bai eustarai” izatetik “euskaraz bai” izatera pasako da, “euskararen alde egotetik euskaraz hitz egitera pasa gaitezen”. Abenduaren 13rako ikuskizun entretenigarria prestatzen ari omen dira, sorpresaz betetakoa. Dohaneko gonbidapenak hartu behar ditu joan nahi duenak.
Jada abestia ere aurkeztu dute, Madness zaleei gustatuko zaie, talde honen” One step beyond” abestiaren bertsio bat baita.
Ondorengo bideoan Kontseiluaren azken 10 urteotako ibilbidearen laburpena:
zabaldu |
del.icio.us |

Alde batetik Arimaz Tolosako kamera orkestraren emanaldia izan zen Ugarteko elizan 19:00 etan. Arimaz taldea 1999. urtean sortu zen Tolosako Eduardo Mokoroa Musika Eskolan. Kepa Martinez de Albeniz tolosarra aritu zen zuzendaria lanetan, txistu bakarlari moduan Iñaki Letamendia, oboe bakarlari bezala Iker Nausia eta klabean Mariaje Rekondok alegiarra. 

Gaur egun ordea prozedura elektrikoak pixkanaka kanpai joleak


