ugartetik

KANPAI JOTZEA

Ostirala, 2008 Azaroa 7

Kanpai hotsak izan dira urte askotan tokian tokiko herritarrei inguruan gertatzen zenaren berri emateko modu nagusietako bat.

Mota eta funtzio ezberdinetarako deiak egiten ziren: auzokideak biltzeko, heriotzak jakinarazteko, suteez edo beste gertaera txarren batez ohartarazteko, herriko festen hasiera adierazteko, mezatara deitzeko, errogatibak egiteko, errezo bereziak gogorarazteko …

Horrenbestez, Euskal Herriko herri eta auzo gehienetan, ez da falta izan kanpairik, ezta kanpai jotzeaz arduratzen zenik ere. Dedikazioa handiko lanbidea zen, egunero, urte osoan eta gainera egunean hainbat aldiz!

Gaur egun ordea prozedura elektrikoak pixkanaka kanpai joleak ordezkatuz doaz. Gero eta gutxiago bada ere, badira oraindik mantentzen diren joaldiak.
Adibidez Ugarten festetan bi aldiz egiten da ezkila jotzea edo kanpai jotzea, festen berri emateko. Bata festen hasieran ostiral iluntzean (Joxe eta Sergio) eta bestea festetako igande goizean (Joxe eta Iñaxio). Ezkila jotzea hau suziriez lagundurik egiten da bi kasuetan. Ez dakit zergatik festen egitarauan joaldi bat bakarrik aipatzen da, agian antolatzaile gehienak igande goizetan lo egoten direlako? Auskalo.

Ondorengo bideoan ikusi daiteke festetako igande goizeko kanpai jotze eta suziriak botatzea. Joxe Zelaia eta Iñaxio Amundarainek egiten dute goizeko 10:30etan. Beraiek diotenez urtero egiten dutenez ez omen dute beraien artean aurrez hitz egiten edo hitzordurik jartzen. Bakoitza bere postuan egoten da ordu horretarako, eskuaz keinu egin elkarri eta aurrera.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzun 1 »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/11/07/kanpai-jotzea/trackback/

  1. Oso politte, Eider. Alegiako festetan horrelako zerbait egitea ez litzake gaizki egongo, ezta?

    Comment by Agurne — November 9, 2008 @ 5:23 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft