ugartetik

“ARIMAZ” eta SARDINAK

Astelehena, 2008 Azaroa 10
Kategoria: Ugarte

Pasa den larunbatean, Amezketako Kultur astearen baitan, ekitaldi bikoitza izan zen Ugarten.

Alde batetik Arimaz Tolosako kamera orkestraren emanaldia izan zen Ugarteko elizan 19:00 etan. Arimaz taldea 1999. urtean sortu zen Tolosako Eduardo Mokoroa Musika Eskolan. Kepa Martinez de Albeniz tolosarra aritu zen zuzendaria lanetan, txistu bakarlari moduan Iñaki Letamendia, oboe bakarlari bezala Iker Nausia eta klabean Mariaje Rekondok alegiarra.


Bi zati izan zituen emanaldiak. Bachen, Albinonin eta Marcelloren lanak jo zituzten emanaldiko lehen zatian. Bigarrengoan, berriz, Cesar Figueridoren Uso Txuria, J. Bello Porturen Iparragirreri oroimen bat, lau euskal kanta, Benito Lertxundiren Baldorba eta Bilintxen omenez Mando baten gainean eta Behin Batean Loiolan jo zituzten.

Oso emanaldi atsegina izan zen. Gainera elizak akustika ona dauka eta eskertzeako da eraikin hauei beste erabilera batzuk ere ematea. Gustura geratu zen bertaratutako jendea. Lastima audiorik ez grabatu izana eta ateratako argazkiak ere oso txarrak izatea.

Eta nola ez, ondoren jatekoa eta edatekoa frontoiean. Sardinak erre zitutzen amezketarrek eta primerakoak zeuden sagardoaz lagundurik. Afariko argazkiak dira ondorengo hauek:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft