ugartetik

IRATI

Ostirala, 2008 Abendua 12
Kategoria: Ugarte, Amezketa

Gure herrian sufrimendu asko jasaten da eta jende ugarik egiten du negar. Duela gutxi iritzi artikulu batean irakurri nuen bezala “batzutan ez dakigu irteerara hurbiltzen ari garen edo labirinto moduko kobazulo bateruntz goazen”. Baina sufrimendura bueltatuz, argi dago negar batzuk oso ozen entzuten direla, norbaitek handitu egiten ditu; beste batzuk badirudi negar egitea ere debekatua dutela. Azken hauen mina isildu eta ezkutatu egiten da.

Behar baino gutxiago entzuten den mina eta negarra dira adibidez TORTURAK eragiten dituenak. Gaur egun ere sistematikoki torturatzen da. Beste askoren artean espazioan eta denboran hurbil dugu oraindik ere Irati Mujikaren kasua.

Irati Ugarten jaio zen eta ondoren Amezketan bizi izan da. Azken urtetotan Iruña zuen bizileku eta bertan atxilotu zuten aurreko hilean beste bi lagunekin batera. 4 egunez inkomunikatuta egon zen eta berak esan duenez torturak , jasan zituen, bidaiean bertan hasi zirenak: BORTXA MEHATXUAK, KOLPEA, MAKILAKADAK, 4 EDO 5 ALDIZ BOLTSA JARRI ZIOTEN BURUAN ARNAS HARTZEA ERAGOTZIZ, ARIKETA FISIKO GOGORRAK EGITERA BEHARTU ZUTEN… Egun horien ondoren Soto del Real-eko espetxera bidali zuten, isolamenduan, inor ikusteko eskubiderik gabe, komun txiki baten neurriko gela umel batean. Orain bere familiakoek bera ikusteko 450 km egin behar dituzte eta 40 minutuz ikusten dute kristal zikin batetik. Bere delitua SEGIko kide izatea.


Gabonak hurbiltzen ari zaizkigu eta jada hasi gara elkartasuna, solidaritatea, laguntasuna, etxeko epeltasuna, familiarteko otorduak… eta antzeko hitzak entzuten. Familia askotan ordea, urtea zeharreko egunak gogorrak badira gabon egunak are eta gogorragoak izaten dira. Edozein arrazoigatik inguruan falta ditugunen hutsuneak eragiten duen mina handiagotu egiten da.

Hona hemen torturai buruzko bideo bat, Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) egina 2003an:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://ugartetik.blogsome.com/2008/12/12/irati/trackback/

  1. Halaxe da, negar batzuk bozgorailua dute eta beste batzuk sordina (tronpetaren argota erabiliz). Pertsona guztion sufrimendua da hunkigarria.

    Ea, gure Euskal herri hontako korapiloa, noizpait denon artean askatzen dugun sufrimedu guztiekin amaitzeko.

    Comment by ibusg — December 12, 2008 @ 3:51 pm

  2. aupa eider|earra benetan hire idatzia. gogoratzeko 24an kantari ateako geala urtero bezela,motiboak beti izan baditugu ere aurten oaindik eta nabarmenago. arazo bat zeukenagu soiñujotzailea falta zaigula. nor izan da oain arte gure soiñujotzailea? non dago? zergatik? galdera hauen erantzuna hire textuan zeuden. pentsatu ta hausnartu lagunok. 31n ere konzentrazioa egingo dugu plazan, nahiz ta guk urte bukaera gure gertuko jendekin ospatu non ta nola ospatuko dute beraiek?

    Comment by Haritz — December 13, 2008 @ 12:50 pm

  3. Tortura salaketek ez dute amaitzeko itxurarik! ASte honetan berriro ere testigantza gogorrak irakurri ahal izan ditugu (komunikabide batzutan).
    Klikatu hemen .

    Comment by Administrator — December 20, 2008 @ 4:17 pm

  4. Irati berarena nahiko ez balitz (isolamenduan jarraitzen du, 23 ordu zeldan eta ordubete patioan bera bakarrik!) hara zer jasan beharra daukan familia osoak. Sakatu hemen .

    Comment by Amezketatik — December 20, 2008 @ 4:54 pm

  5. Ba dirudi Irati eta bost lagun gehio bihar bertan aske utziko dituztela. 8000 edo 10000 euroko fidantzapean.

    http://www.nabarreria.com/articles/nafarroako-6-gazte-aske-geratuko-dira-hurrengo-orduetan

    Comment by bedaio3000 — January 30, 2009 @ 12:26 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft