URTEBETE “Ugartetik”
Igandea, 2009 Urtarrila 11Gaur betetzen da urtebete “UGARTETIK” blogari hasiera eman nionetik.
Txintxarrisferako 1.go Ardiki afaria egin zutenean izan nuen talde honen berri eta orduan hasi nintzen egiten zutena jarraitzen. Hasieran ez nekien blog bakoitzaren atzean nor zegoenik ere, gero joan nintzen jakiten Iñigo , Txarli , Silber, Aranburu anaiak, Juanjo, bertso eskolakoak… zirela.
Mugimendu honi buruzko lehen komentarioak Iñigori egin nizkion kalean eta Txarlik Bedaiori buruz idazten zuela konturatutakoan bururatu zitzaidan nik ere zerbait idatzi nezakeela Ugarteri buruz. Hori izan zen nire bloga sortzera bultzatu ninduen arrazoi nagusia eta UGARTEk jarraitzen du izaten blog honetako gai nagusia. Iñigori esan nion nik ere nahi nuela blog bat egin eta poz handiz hartu zuen berak. Nik egia esan momentu horretan ez nuen ideiarik ere zer zen edo zer suposatzen zuen blog bat izateak baina maisuaren etxean lehenengo posta idatzi eta etxera etorri eta bakarrik gelditu nintzenean hasi nintzen konturatzen, “Ni zertan sartu naiz? Ez naiz aklaratzen!” Zorionez hor egon da maisua beti laguntzeko prest, batek daki zenbat galdera eta kontsulta egin ote dizkiodan urte guzti honetan eta beti erantzun eta lagundu dit. Baina bera ez da erantzutearekin bakarrik konformatzen, etxeko lanak bidaltzen dizkit, gauza bat ikasi edo menderatzen dudala ikusten duenean zerbait berria egiteko agintzen dit, eta gero beste bat, eta gero beste bat… Honelaxe konturatzerako hainbat gauza ikasten joan naiz. Eskerrik asko. Ezin ahaztu beste blogetatik… ere ikasten ditugunak, batez ere noizean behin Txarlik ere eskaintzen dizkigun ikasgaietatik, Txintxarrimedia…
Lehenengo urtemuga honek ustekabean harrapatu nau, konturatzerako heldu da eta presaka ari naiz idazten. Nire asmoa egun honetarako argazki muntai edo bideoren bat prestatzea zen arren beste batean izan beharko du. Ez ditut idatzitako postak, erantzunak edo bisitaldiak ere kontatu, badakit ordea hasieran espero baino gehiago izan direla. Maisuak esan zidan hilean behin zerbait idatzita urte eginda neukala eta muga hori behintza pasa dut. Aipamena egin nahi dite baita ere postak irakurri, jarraitu, komentatu eta erantzun dituzten guztiei, beraiek eman didatelako denboraz justu nabilenean jarraitzeko indarra. Eskerrik asko zuei ere.
Bukatzeko besterik prestatu ez dudanez nire gustoko bi abesti:
Hurrengo urtemugarako Ugarteko irudiez osatutako bideoa bat prestatzen saiatuko naiz.
zabaldu |
del.icio.us |



Ugarteko neskatxa maite,
teknologia erraminta bat besterik ez da, kasu honetan barruan sentitzen ditugunak kanporatzen laguntzen diguna. hasiera batean, teknologiari beldur izaten diogu, ez dugulako ezagutzen.
baina teknologia ikas daiteke; zurea da adibide garbia.
baina zer egin daiteke teknologiarekin, idazteko senarik, gogorik, ilusiorik ez badegu.
Eta hasieratik azaldu dezu,azken hau dela zure fuertea.
Ugarteko kontuak mundu osora plazaratu ditezu, zure begietatik ikusita.
Ugarte blogosferako parte da, youtuben dago, google earthen dago, bubblesharen dago, …
laster batean promozioari ere denbora pixkat ere eskeini beharko diogu (etxekolana)
horrelako ikasleekin erraza da lan egitea. mila esker zure hitzengatik.
Ugarteko bazterrak lanbroak izkutatzen dituenean txoko honen bidez ikus ditzakegu.
Zorionak
eskerrik
Comment by ibusg — January 11, 2009 @ 7:29 pm
Ugarteko neskatxa maite,
Iñigoren hitzak irakurri ta gero ez takit ze esan
zorionak!
Eskerrikasko zure hitzengatik.
Ugarteko bazterrak lanbroak izkutatzen dituenean txoko honen bidez ikusiko diteu.
Comment by bedaio3000 — January 11, 2009 @ 9:09 pm
Zorionak Eider !!!
Lan politte, poliki poliki ta besten atzetio baño ai gea zeoze ikasten… animo.
Zegi holaxe gustoa letze tteu ta Ugarteko gauzek.
Comment by Olatz — January 19, 2009 @ 3:41 pm
Zorionak eider eta segi hola
Comment by silber — January 20, 2009 @ 8:14 pm