TALAI DANTZA
Asteartea, 2009 Otsaila 24
Ez dute aurten ere hutsik egin Amezketako Talai dantzariek. Urtero bezala, ihauterietako igande goizean, Ugartetik pasa dira. Etxez etxe ibili dira goizen goizetik makila hotsekin jendea alaituz.
Igandez eta astelehenez ateratzen dira talaiak dantzara, soinujoleak eta poltseroa lagun. Goizeko zortzietan Zazpi-Itturri elkartean biltzen dira. Bi talde egiten dira. Igandean talde bat San Martin aldetik abiatzen da eta beste taldea Ugartetik. Batzuk mendiz egiten dute bidea, besteek errepidez. Bi taldeak Zubillaga auzoan elkartzen dira eta handik aurrera herri guztia elkarrekin egiten dute bi taldeek.
Astelehenean, berriz, talde bat Bedaio aldera joaten da, eta bestea igandean bisitatu gabe geratu diren baserrietara. Bi taldeak Larreta baserrian elkartzen dira.
Hurrengo bideo honetan Ugarteko Errotan egin zuten dantza saioa ikus daiteke.
zabaldu |
del.icio.us |



Zoriontzekoa da ohiturari eustea!
Comment by bedaio3000 — February 25, 2009 @ 9:24 am
Zorionak bai tradizio eder horri eusteagatik! Zuen bideo hori dantzan.com-en ere argitaratu dugu!
Ondo segi!
Comment by oier — February 25, 2009 @ 9:36 am