BURUNTZUNZINGO BAZKARIA
Ostirala, 2009 Uztaila 3Eguraldi ezin hobea izan zen mendirako. Ugarteko festa Batzordeak bazkaria zuen antolatua nahi zuten guztientzat ekainaren 27rako Buruntzunzinen. Bakarren bat bezperatik igo zen, beste batzuk goizean goiz eta beste batzuk justu iritsi ziren bazkalordurako. Batzuk mendian ibilaldia egin zuten, errekan ibilitakoak ere baziren, bazkaria prestatzen ere bai batzuk eta zenbaitek txabolaraino iristearekin nahikoa. Guztiak ordea bazkalordurako puntual bildu omen ziren mahaiera.
Bazkaria primerakoa izan zela diote bertan izandakoek. Postre garaian, ustekabean bakarren baten urtebetetzea ere ospatu zen. Zorionak! Arratsaldean beheruntz jeitsi eta batzuk Ugarteko Elkartean afaldu zuten eguna borobiltzeko.
Lehenengo aldiz antolatu den bazkari hau hain ondo atera zela ikusita ziur errepikatuko dela. Hala espero dugu joaterik izan ez genuenok.
Argazki hauek atera zituen Gotzonek:
zabaldu |
del.icio.us |


