UGARTEKO FESTAK 2009
Ostirala, 2009 Iraila 25Badatoz aurtengo festak ere eta jada prest dago egitaraua. Jarraian datorren guztia izango duzue festetara zatoztenok:

<URRIAK 2, OSTIRALA>
8:30 etan kanpai jotze eta suziriak.
9:00 etan HERRI AFARIA.
Ondoren trikitixa ITZEL taldearekin.
Atsedenaldian TOKA leihaketa.
<URRIAK 3, LARUNBATA>
11:00 etan gaztetxoen pelota partiduak.
- Ruiz- Zubeldia / Galarza-Zubeldia
- Amundarain-Zabala / Artola-Zubeldia
- Iribarren-Beloki /Zabala-Otamendi
Umeentzat:
- PUZGARRIAK eta OHE ELASTIKOAK. 12:30etatik 2:00etara eta 3:30etatik 7:00etara.
- Arratsaldean zehar Zaldiak ibiliko dira nahi duenak Ugarten zehar ibilalditxoak egiteko.
- Ondoren TXOKOLATEA bizkotxoekin.
Arratasldeko 4:00 etan Ugarteko X. MUS TXAPELKETA.
9:00 etan ZAHAGI-ARDOA.
10:30 etan Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa
Atsedenaldian “Ikuskizun bitxia”
<URRIAK 4, IGANDEA>
11:30 etan Meza Nagusia.
Jarraian TXAKOLIN PROBAKETA eta pìntxoak plazan.
Bazkal aurretik LAJA eta LANDAKANDARENren trikiti saioa.
6:00 etan HERRI KIROLAK:
- GOENATXO eta IZETA II harri-jasotzaileak
- OLASAGASTI-OTANO aizkolariak
Ondoren INGURUTXUA.
8:30tan SAGARDO PROBAKETA.
Sagardo probaketaren bukaeran Akelok Guraso Elkarteak zozketatutako txerriaren zenbaki saritua aterako da.
LAJA eta LANDAKANDAren trikitiarekin festei amaiera emango diegu.
zabaldu |
del.icio.us |


