ABESBATZA EMANALDIA UGARTEN ERE.
Asteartea, 2009 Azaroa 3Urteroko abesbatza lehiaketa sonatuaren garaian gauden egun hauetan, Ugarten ere izango dugu abesbatza emanaldia.
Azken urteotan Amezketako Kultur Asteko egun batez ekitaldiak Ugarten izaten dira: musika emanaldia elizan eta ondoren afaria.
Aurreko urteetan elizako emanaldian Alegiako Txintxarri abesbatza eta ARIMAZ taldea izan genituen. Aurtengoan Billabonako Eresargi abesbatza entzuteko parada izango da nahi duenarentzat. Iluntzeko 19:00-etan izango da.
Ondoren, 20:30etan sardina eta kostilla jatea izango da Ugarteko Elkartean. Joan nahi duenak aurrez erosi behar ditu txartelak herriko tabernetan.
Animatu nahi duzuenok!
zabaldu |
del.icio.us |




Aurten ere urtero bezala BETIZU JATEA antolatu du Ugarteko Elkarteko Batzordeak. Interesatzen zaizuenontzat hona hemen xehetasun gehiago:





