ugartetik

BADATOR OLENTZERO!

Larunbata, 2008 Abendua 20

Badatoz gabonak eta badator Olentzero ere, jada bidean omen da.

Urtetik urtera indar handiagoa du gure Olentzerok, hortan saiatzen ari da jende asko. Urtetik urtera gero eta informazio , ipuin , webgune , filma , istorio, jai… gehiago ditugu Olentzerori buruz. Nire ustez toki berezia du eta hala izan behar du Olentzerok Euskal Herrian: geure geurea delako, euskal mitologiaren parte delako, kristautasunaren aurretik ere ezagutzen zelako (beste modu batera..), neguko solstizio jaiekin lotura duelako, Euskal Herriko probintzia guztietara iristen delako… Asko izan daitezke arrazoiak.

Gainera ez da gure artean ere batzuk uste bezain berria ere, Batiste Zabalak ere aipatzen du Olentzero Txintxarri Koruko kideek egindako grabaketan. Benetan merezi du bere kopla nahiz gabonetako kontuak entzutea .

Hala ere gure herrietan abenduaren 24ean antolatzen diren Olentzeroren jai edo etorrerak bultzada baten premia daukate. Pixkanaka pixkanaka gure inguruan bide horretan goazen arren oraindik begi bistakoa da urtarrilaren hasierako desfilerako antolatzen den jaiak leku gehienetan baliabide gehiago dituela, festa handiagoak antolatzen direla, jende gehiago mugitzen dela eta ondorioz askotan umeek emozio gehiagoz bizitzen dutela. Gutxienez pareko festa eta etorrera merezi du gure Olentzerok. Iruñeko udalak bertako hiru auzotan Olentzeroren kalejira debekatzeak ere mereziko luke hausnarketa.

Aurten Alegin behintzat indartuta dator Olentzeroren festa. Horretarako ahalegin eta lan asko egiten ari da Kultura batzordeko taldea, 24ean ikusi ahal izango dugu horren emaitza. Jada kalean iragarrita dagoen bezala abenduaren 24an arratasldeko 17:30etan iritsiko dira Alegira Olentzero eta Mari Domingi.

Ea datorren urtean Debakoek grabatu zuten bezalako bideoa jarri dezakegun gure herrietako Olentzeroren etorrerarekin:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

PAUSO BAT HARATAGO. NI ERE BANOA!

Larunbata, 2008 Azaroa 29
Kategoria: Euskal Herria

Begi bistakoa da euskararen egoera nahiko osasuntsua dela bizi garen ingurunean . Ez da hori ordea Euskal Herri osoko egoera.

Hainbat eta hainbat ekimen eta proiektu egiten dira euskararen alde ( Korrika …) eta oraingoan KONTSEILUAren eskutik datorkigu proposamena:

Kontseiluaren 10. urteurrena dela eta ekitaldia antolatu dute abenduaren 13rako BEC-en. Urteurrena ospatu eta bide batez atzera eta aurrera begiratzeko balioko omen du. Lema ere “bai eustarai” izatetik “euskaraz bai” izatera pasako da, “euskararen alde egotetik euskaraz hitz egitera pasa gaitezen”. Abenduaren 13rako ikuskizun entretenigarria prestatzen ari omen dira, sorpresaz betetakoa. Dohaneko gonbidapenak hartu behar ditu joan nahi duenak.

Jada abestia ere aurkeztu dute, Madness zaleei gustatuko zaie, talde honen” One step beyond” abestiaren bertsio bat baita.

Ondorengo bideoan Kontseiluaren azken 10 urteotako ibilbidearen laburpena:


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft