ugartetik

FESTETAKO ARGAZKIAK. 2009

Larunbata, 2009 Urria 31

Jada festetaz ahaztuta gauden arren argazki batzuk jarriko ditut, inoiz ez omen da eta beranduegi. Gainera oraindik mondeju usaina ez da joan…

Bide batez argazkiak erakusteko tresna berria erabiltzen ikasiko dut.


Eta laister Gaztain jatea izango da!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

UGARTEKO FESTAK 2009

Ostirala, 2009 Iraila 25

Badatoz aurtengo festak ere eta jada prest dago egitaraua. Jarraian datorren guztia izango duzue festetara zatoztenok:

<URRIAK 2, OSTIRALA>

 8:30 etan kanpai jotze eta suziriak.
 9:00 etan HERRI AFARIA.
 Ondoren trikitixa ITZEL taldearekin.
 Atsedenaldian TOKA leihaketa.

<URRIAK 3, LARUNBATA>

 11:00 etan gaztetxoen pelota partiduak.
- Ruiz- Zubeldia / Galarza-Zubeldia
- Amundarain-Zabala / Artola-Zubeldia
- Iribarren-Beloki /Zabala-Otamendi
 Umeentzat:
- PUZGARRIAK eta OHE ELASTIKOAK. 12:30etatik 2:00etara eta 3:30etatik 7:00etara.
- Arratsaldean zehar Zaldiak ibiliko dira nahi duenak Ugarten zehar ibilalditxoak egiteko.
- Ondoren TXOKOLATEA bizkotxoekin.
 Arratasldeko 4:00 etan Ugarteko X. MUS TXAPELKETA.
 9:00 etan ZAHAGI-ARDOA.
 10:30 etan Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa
 Atsedenaldian “Ikuskizun bitxia”

<URRIAK 4, IGANDEA>

 11:30 etan Meza Nagusia.
 Jarraian TXAKOLIN PROBAKETA eta pìntxoak plazan.
 Bazkal aurretik LAJA eta LANDAKANDARENren trikiti saioa.
 6:00 etan HERRI KIROLAK:
- GOENATXO eta IZETA II harri-jasotzaileak
- OLASAGASTI-OTANO aizkolariak
 Ondoren INGURUTXUA.
 8:30tan SAGARDO PROBAKETA.
 Sagardo probaketaren bukaeran Akelok Guraso Elkarteak zozketatutako txerriaren zenbaki saritua aterako da.
LAJA eta LANDAKANDAren trikitiarekin festei amaiera emango diegu.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

KANPAI JOTZEA

Ostirala, 2008 Azaroa 7

Kanpai hotsak izan dira urte askotan tokian tokiko herritarrei inguruan gertatzen zenaren berri emateko modu nagusietako bat.

Mota eta funtzio ezberdinetarako deiak egiten ziren: auzokideak biltzeko, heriotzak jakinarazteko, suteez edo beste gertaera txarren batez ohartarazteko, herriko festen hasiera adierazteko, mezatara deitzeko, errogatibak egiteko, errezo bereziak gogorarazteko …

Horrenbestez, Euskal Herriko herri eta auzo gehienetan, ez da falta izan kanpairik, ezta kanpai jotzeaz arduratzen zenik ere. Dedikazioa handiko lanbidea zen, egunero, urte osoan eta gainera egunean hainbat aldiz!

Gaur egun ordea prozedura elektrikoak pixkanaka kanpai joleak ordezkatuz doaz. Gero eta gutxiago bada ere, badira oraindik mantentzen diren joaldiak.
Adibidez Ugarten festetan bi aldiz egiten da ezkila jotzea edo kanpai jotzea, festen berri emateko. Bata festen hasieran ostiral iluntzean (Joxe eta Sergio) eta bestea festetako igande goizean (Joxe eta Iñaxio). Ezkila jotzea hau suziriez lagundurik egiten da bi kasuetan. Ez dakit zergatik festen egitarauan joaldi bat bakarrik aipatzen da, agian antolatzaile gehienak igande goizetan lo egoten direlako? Auskalo.

Ondorengo bideoan ikusi daiteke festetako igande goizeko kanpai jotze eta suziriak botatzea. Joxe Zelaia eta Iñaxio Amundarainek egiten dute goizeko 10:30etan. Beraiek diotenez urtero egiten dutenez ez omen dute beraien artean aurrez hitz egiten edo hitzordurik jartzen. Bakoitza bere postuan egoten da ordu horretarako, eskuaz keinu egin elkarri eta aurrera.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

TANGOA ETA SALTSA

Igandea, 2008 Urria 12
Kategoria: Ugarteko festak

Azken urteotan, ugarteko festetako larunbata gauean, trikitilarien atsadenaldi garaian emankizun bitxi bat egiten da, beti ere bertakoek egina. Urtero desberdina izaten da eta urteak pasa ahala aldatzen eta bilakatzen joan da.

Azken bi urte hauetan behintzat, nolabait esateagatik, “fintzen” joan da. Egin izan dira: asto karrera, astoa eta zaldiaren arteko apustua, trakets dantzak… Iaz ordea modeloen desfilea ikusi ahal izan genuen eta aurten… DANTZA LEHIAKETA! Eta ez trikitixa edo ingurutxue, tango eta saltsa baizik. Ez dezatela esan tradizion trabatuta gaudenik. Maite ditugu tradizioa eta bertako gauzak, baina baita berrikuntzak eta kanpotik datozkigunak ere.

Goza ezazue bi bideo hauekin eta ea nork asmatzen duen nor diren dantzariak.

Aurkezpena eta tangoa:

Saltsa, puntuazioa eta amaiera:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

UGARTEKO INGURUTXUE

Larunbata, 2008 Urria 11
Kategoria: Ugarteko festak

Ugarteko jaietako ekitaldi esanguratsuenetako bat ingurutxue da.

Ondorengo bideo grabaketan ikusi daiteke aurten dantzatutakoa. Ez da oso kalitate oneko grabazioa baina besterik ez daukadanez hemen doa:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

FESTETAKO AZKEN EGUNA

Ostirala, 2008 Urria 10
Kategoria: Ugarteko festak

Aurtengo festetako kronikarekin bukatzeko azken egunekoak falta dira.

Eguraldi bikaina egin zuen eta horrek ere lagundu egiten eguna borobiltzen. Ekitaldi guztiak izan ziren jendetsuak eta guztiok pozik. Txakolin probaketa eta pintxoak, egun osoan zehar Laja eta Landakanda, harrijasotzaileak, Ingurutxoa, sagardo probaketa, trititixa dantza saioak etengabe… Horrela bukatu ziren aurtengo Ugarteko festak.

Amezketako eskolako guraso elkarteak zozketatutako txerria Silvia San Sebastiani tokatu zitzaion

Astelehenean, eta ia programatik kanpo, jai eguna hartu ahal izan duten antolatzaileek bazkaria egiten dute, jada tradizio bihurtzen ari den paella jana. Hori bai, aurretik goizean zehar txoznan eta inguruetan txukunketa lanak egin ondoren.

Hauek dira igandeko argazki batzuk:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

FESTETAKO BIGARREN EGUNA

Asteazkena, 2008 Urria 8
Kategoria: Ugarteko festak

Atzerapen pixka batekin baina hemen dator festetako bigarren egunak eman zuenaren kronika ere.


Goizeko hamaiketan hasi ziren gaztetxoen pelota partiduak eta jarraian puzgarriak txikienen gozagarri. Arratsaldean ere izan ziren puzgarri eta ohe elastikoak, baita zaldian pasealdiak ere. Azken honek arrakasta izan zuen, ilada luzeak sortu ziren zaldi gainean ibili ahal izateko. Badute meritua zaldiari sokatik helduta arratsalde osoan ibili ziren Abel, Ramon, Igor eta Jorgek ere. Ondorenean, arratsaldeko 7ak aldera, txokolatea bizkotxoekin denentzat: ume, guraso, aitona amona, osaba izeba… 25 litro txokolate egin ziren eta dena bukatu! Esan beharra dago bazirela 3 edo 4 basokada edandako gaztetxoak ere, bapo meriendatu zuten.


Bitartean soziedadean MUS TXAPELKETA. Nork irabaziko eta alegitarrek, IKER IRIARTE eta XABIER ZABALAk. Finala Maider eta Sorkun lehengusuen kontra jokatu zuten. Alegiar asko izan zen semifinal nahiz finalean. Orohar partehartzeileak Ugarte, Amezketa eta Alegia aldekoak ziren. Iker Iriarte irabazleetakoa bat ostiralean ere Ugarten bili zen, agian hurrengo egunerako kontrarioak nolakoak izango ziren jakitera eta ikustera etorriko zen! Egia esan ez dira Ugarteko txapela eraman duten lehen Alegitarrak. Zorionak irabazleei.

Urtero bezala zahagi ardoa izan zen 9:00etan, sekulako jendetza bildu zelarik. Ugartekoak, ugartetik kanpora joandakoak, amezketar asko… eta besete zenbait tokitatik etorritakoak bildu ziren. Imanol Altuna amezketar erremontistak ere bere profesional mailako azken partida jokatu zuen arratsalde horretan eta ondoren zahagi ardora etorri ziren eguna borobiltzeko. Berak esan zuen beste edozein afaritan baina gusturago zegoela bertan bokadiloa janez.

Jarraian Ansorregi, Larrañaga eta Letxurdiorekin trikitixa. Azken hau, Letxurdio, bi egun segidatan izan dugu Ugarten. Trikitilarien atsedenaldian dantza lehiaketa mundiala ikusi ahal izan genuen, tangoa eta saltsa dantzatu zituztelarik. Hurrengo postean ikusi ahal izango da hauen bideoak. Oraingoz egunean zehar ateratako argazki batzuk:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

BERTSO SAIOA

Astelehena, 2008 Urria 6
Kategoria: Ugarteko festak

Beste egunetakoa prestatu bitartean hara hemen ostiraleko bertso saioaren zatitxo bat.

Aurreko postean esan bezala Aitzolek atera zuen gaia, Ugarte eta Amezketa gora eta behera.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

FESTETAKO AURRENEKO EGUNA

Larunbata, 2008 Urria 4
Kategoria: Ugarteko festak

Atzo hasi ziren festak suziri eta kanpai jotzearekin.

Frontoian afaltzen ia ehun pertsona bildu ziren . Ardikiarekin batera hotza galanta! Galdetu bestela bertan egon zirenei. Bertsolariek ere berehala aipatu zuten hotzarena, gainera hotzari eusteko mantatxo batekin egon ziren bertsolari neskak. Afalondoko bertsoekin jarraituz Aitzolek Ugarte eta Amezketa nahastu zizkigun. Dudatan geratu ginen batzuk, ez zekien ugartearren berri eta zirikatzen ibili ote zitzaigun?

Afalondoan trikitixa jo ta fuego. A ze dantza saioak egin zituzten batzuk, gelditu gabe! Atsedenaldian, 1:00 aldera Toka lehiaketa egin zen. 25 lagunak parte hartu zuten eta Nereak irabazi zuen, Maiderrekin desenpatea jokatu ondoren. Zorionak berarentzat!

Beheko argazki hauetan ikusi daiteke atzoko egunak eman zuena:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

UGARTEKO JAIAK.2008. Egitaraua

Osteguna, 2008 Iraila 25
Kategoria: Ugarteko festak


<URRIAK 3, OSTIRALA>
- 8:30 etan kanpai jotze eta suziriak.
- 9:00 etan Herri afaria bertsolariekin: Aitzol Barandiaran, Uxue Alberdi eta Nahikari Gabilondo.
- Ondoren trikitixa Saioa, Aitziber eta Letxurdiorekin.
- Atsedenaldian toka leihaketa.

<URRIAK 4, LARUNBATA>
- 11:00 etan gaztetxoen pelota partiduak.
Zubeldia / Artola
Amundarain-Zubeldia / Zabala-Artola
Zabala-Otamendi / Beloki-Iribarren
-Umeentzat:
. Puzgarriak eta ohe elastikoak. 12:30etatik 2:00etara eta 3:30etatik 7:00etara.
. Arratsaldean zehar Zaldiak ibiliko dira nahi duenak Ugarten zehar ibilalditxoak egiteko.
. Ondoren txokolatea
- Arratasldeko 4:00 etan Ugarteko IX. Mus Txapelketa.
- 9:00 etan Zahagi ardoa.- 10:30 etan Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa
- Atsedenaldian “Ikuskizun bitxia”

<URRIAK 5, IGANDEA>
- 11:30 etan Meza Nagusia.
- Jarraian Txakolin probaketa eta pìntxoak plazan.
- Bazkal aurretik Laja eta Landakandaren trikiti saioa.
- 6:00 etan harrijasotzaileak:
. AIMAR IRIGOIEN
. JOSEBA OSTOLAZA
. JOSE RAMON IRURETAGOIENA, IZETA II
. JUAN JOSE UNANUE, GOENATXO
- Ondoren Ingurutxua.
- 8:30tan Sagardo probaketa.
- Sagardo probaketaren bukaeran Guraso Elkarteak zozketatutako txerriaren zenbaki saritua aterako da.
- Laja eta landakandaren trikitiarekin festei amaiera emango diegu.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft